a. Jokamolde honetan Oiartzunen zeintzuk
hartzen dute parte? Emakumezkoak edo
gizonezkoak? Ze adineko
jendeak parte hartzen du? Jokatzen dutenek ze esperientzia daukate,
profesionalak edo
afizionatuak al dira?
- Sexua: bai emakumeek eta bai gizonezkoek
jokatzen dute.
- Adina: emakumeetan adibidez 13 urteko neska
bat dago, mutiletan aldiz, 64 urteko
gizon batek parte hartu ohi du, beraz, edozein adineko pertsonak parte hartu dezakete.
- Parte hartzaileak:
· Txapelketa herrikoia da, baina kanpoko jendeak
parte hartzen du.
· Normalean, afizionatuak parte hartzaileak. Profesionalak
izandako jokalariek parte hartu izan dute, baina ez profesional gisa.
b. Non dago Instalazioa kokatuta eta zer
nolako irisgarritasuna du?ezintasuna duten pertsonek
ba ahal dute irisgarritasun
motaren bat?
-Erabateko
irisgarritasuna:
· Herriaren
erdian, udaletxe azpian.
· Bi
parking dohain
(eskailerarik ez, ezintasuna duen edozein pertsonentzako arazorik ez):
- Elizaren atzean
bat (kontzejupetik 150m edo gutxiagora).
- Bestea, kontzejupearen parean
eskuinera dagoen kale batean. Aialde kalea.
c. Noiz jokatu dezakegu instalazio honetan?
Eguraldiak edo bestelako alderdiak jokatzeko
aukeretan eragina ahal dute?
Nire
ustez, edozein momentutan jokatu daiteke, bizilagunak kexatzen ez diren
bitartean. Udaletxe atzean, munizipalaren garita esan daitekeen horretan, bi
interruptore daude argia jartzeko, edozeinek
piztu ditzakeenak. Adibidez, aurreko batean goizeko zortzietan jendea
jolasten zebilen bertan eta udaran, txapelketa garaian, gaueko hamaikak arte
luza daiteke txapelketa. Udaletxeak ez baitu ordutegi mugaturik ipinia, baina
jendeak goizeko zortziak baino lehenago ez du jokatzen eta gauean hamaikak baino
beranduago ere ez errespetu moduan, nahiz eta batzuetan pasa.
Bai,
euria egiten duenean, bi pareta egiten den kasuan, bueltatzera doan jokalaria,
askotan, bigarren arkutik atera egiten da lehenengo arkutik ateratzen den
pilota hori bueltatu ahal izateko, baina kasu honetan, jokalariak atera egiten
direnean, irristatzeko aukera dagoenez, minik ez hartzeko jokalariak ez dira
ateratzera ausartzen, tantoa galdutzat emanaz. Beste batzuetan, haizeak nondik
jotzen duenaren arabera, errebote ingurutik ura sartzen da.
d. Ze motatako txapelketak egiten dira Oiartzungo
instalazio honetan?
Iraupen luzekoak ahal dira? Noiz jokatu ohi
dira? Zenbateko parte hartzaile kopurua edukitzen dituzte
txapelketak?
- Antolatzailea: Girizia eta Katatxuloko
elkarteak gaztetxearen izenean antolatzen dute.
- Palaz
(urtean bi txapelketa):
· Udaran
binaka:
- Hasi:
ekainean, bigarren astean gutxi gora behera.
- Amaitu: Xanisteban festetarako, finalak abuztuak 6 -an izaten dira.
- Parte
hartzaileak:
- Mutilak:
bataz bestez 40 bat bikote.
- Neskak:
10 bat bikote.
- Txapelketaren
sistema: ligilla moduan jokatzen da, denek denen aurka.
· Udazkenean
banaka:
- Hasi: urriaren
hirugarren astean.
- Amaitu:
finalak Xanisteban egunean. Festak udaran izan arren, Xanisteban eguna
abenduan da, abenduak 26 hain zuzen ere.
- Parte
hartzaileak:
- Mutilak: 50
pilotari.
- Neskak:
10 pilotari.
- Partidak:
Astean hiru egunetan. Eguneko bataz beste lau partidu jokatzen dira.
HONA HEMEN GURE INFORMAZIO ITURRIETAKO BATEK (Orkatz Argote) AIPATU DIZKIGUN PILOTALEKUAN GERTATUTAKO HAINBAT ANEKDOTA (gerta liteke anekdotak entzuteko kaskoak behar izatea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario