1.- Oiartzunen ze jokamolde
mota jokatzen eta jolasten dira?
Eskuz
banaka eta binaka, pala teniseko pilotarekin banaka eta binaka eta pasaka
eskuz. Azkeneko hau orain dela gutxi jokatzen hasi dira berriz ere.
2.- Jokamolde guztietan
egitura honek duen berezitasuna kontuan izanik arau berdinak jarraitzen
dituzte?
Ez,
jokamolde bakoitza bere arauak ditu. Adibidez pala eta eskuz jokamoldeen arteko
ezberdintasunak:
·
Eskuz: atzeko arkutik zuzenean ateratzen bada punparik
eman gabe zuzenean ona da. Eskuz meritu gehiago duelako.
·
Palaz: Falta da.
PALETA TENISEKO PILOTAKIN
PASAKA ESKUZ
ESKUZ
1. Ebaluazio irizpideetan agertzen diren alderdi ezberdinak ebaluatu:
ResponderEliminar1.1. Informazio iturri motak eta kopurua. BIKAIN
1.2. Edukiek galderari erantzuten dioten OSO ONDO
1.3. IKT kopurua eta motak ONDO
1.4. Informazioa aurkitzeko erraztasuna (ordenatutako bloga) BIKAIN
1.5. Kolaborazio lana ONDO
1.6. Hizkuntzaren aberastasuna, idatzia erakargarria eta bateratua den OSO ONDO
1.7. Ortografia akatsak BIKAIN
2.1. Jokamoldearen egitura zehaztu
a. Joko mota. Zuzena edo ez zuzena. BIKAIN
b. Duelu edo norgehiagoka mota. Adibidez, 1:1 (bat baten aurka edo buruz burukoa), 2:2, eta abar.
c. Instalazio mota eta beronen ezaugarriak. BIKAIN
d. Materiala eta pilotarekiko erlazioa. Jokamoldean erabili ohi diren pilota mota eta erreminta/k (erremintak Euskal Pilotan bakarrik). Zehaztu nola erlazionatu ohi diren pilotariak pilotarekin (jo egiten dute, jaso/jaurti, irristatuz bidali edo atxiki ). BIKAIN
e. Sakea (Valentziarren kasuan, sakea edo Ferida) eta errestoa. Nondik (sakearen lehenengo botearen edo ez badago, pilotariaren kokapenaren distantzia eta azpi-eremua zehaztu) eta nora sakatu ohi da (distantzia eta sakeko azpi-espazioaren kokapena). BIKAIN
f. Tantoa irabazi eta galtzeko moduak zehaztu. Nola lortu ohi da tantoa egitea (aukera guztiak zehaztu) eta nola galdu ohi da tantoa (aukera guztiak zehaztu). BIKAIN
g. Zehaztu marra(arraia, xixa, ratlla) bezalako egoera bereziak ba al dauden, noiz egin ohi diren eta nola jokatzen diren, baita jokoan duten eragina ere. zehaztuz. ---
h. Markagailu mugatua. Zehaztu zenbatera jokatu ohi den. Frontenisa bezalako egoera berezien kasuan, zehaztu markagailu sistema. OSO ONDO
2.2. Joko ekintza deskribatu
i. Zehaztu normalean nork sakatzen duen (sakea, ferida, traure). BIKAIN
j. Sake-errestoan, sakatzaileen eta errestokoen ohiko kokapena zehaztu. BIKAIN
k. Jokamoldeko kolperik ezagunenak eta erabilienak zehaztu. BIKAIN
l. Jokaldirik ohikoenak zehaztu (pilotaren norabidea), hots, sakean, errestoan eta elkartrukeko egoeretan ezberdinduz. BIKAIN
2.3. Joko-testuingurua deskribatu
m. Parte hartzaile mota. Sexua, adina, pilotari moduan duen esperientzia… BIKAIN
n. Instalazioaren kokapena eta irisgarritasuna. Zehaztu bere kokagune zehatza (herri erdian, udaletxean, elizan, aparte mendian dagoen auzo batean…), ezintasuna duten eta ez duten pertsonentzako irisgarritasun mota deskribatu. BIKAIN
o. Zehaztu noiz jokatu ohi den instalazio honetan (goizez, arratsaldez, asteburuetan, herriko festetan…) eta noiz ezin den jokatu (goizez, arratsaldez, meza garaian, udaletxeko zerbitzuak herritarrentzat zabalik daudenean…). Deskribatu eguraldiak (euriak, hezetasunak, haizeak…) edo bestelako alderdiren batek jokatzeko aukerengan eragiten al duten. OSO ONDO
p. Instalazio horretan jokatzen diren txapelketak deskribatu. Iraupena eta txapelketa mota (“x” jardunalditako liga, kaleratze sistema darabilen “x” jardunalditako lehiaketa, apustu/desafio zehatza, edo aurrekoen arteko konbinazioa), noiz jokatu ohi den, nork antolatzen duen, parte-hartzaile kopurua…
NOTA: 9, BIKAIN
Ebaluatzailea: Aitor Barrio Salas. EHUko ikaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziako fakultatean, 1E.
Blos hau oso landuta dagoela iruditu zait. Izan ere, informazio iturri desberdin eta baliotsu asko erabili dituzte. Gainera, irakasleak eskatutako edukia zehazki azaldu dute. Honetaz gain, IKT intersgarri eta oso bisualak erabili dituzte. Blogaren ordena ere oso egokia da nire ustez, bilatu nahi dena errez aurkitzen baita. Talde lana nahiko nabaria da gainera, eta hizkuntza oso egoki erabiltzeaz gain, ortrografia araurik ere ez dut ikusi.
ResponderEliminarHau guztia kontuan izanda nire kalifikazioa 9,3koa da
Martin Bautista EHUko jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzen fakultatean irasle euskarazko lehenengo klasean
Lehenik eta behin, esan nahi dut, ebaluatu ditudan 3 blogetatik hoberena dela hau. Sartu bezain laster ikusten da oso landuta eta ondo antolatuta dagoela. Ebaluazio irizpideak jarraituz, blog honen niri iritzi kritikoa honako hau da: ikusi daitekenez erabili dituzten informazio iturriak ugariak dira eta edukiak osotasunean erantzuten diete proposaturiko galderei. IKT-i dagokienez, haibat erabili dituzte (bideoak oso argiak direlarik). Informazioa modu egoki batean antolatuta dagoela iruditzen zait, erraz ulertzeko modukoa. Gehien arritu nauen jokamoldea pasaka eskuz izan da, ez baitnuen espero frontoi horretan pasakan jolastea. Akats ortografikoei dagokienez, ez dut bat ere somatu. Hizkuntzaren erabilera zuzena eta sinplea nabarmentzen da, irakurketa errazten duena.
ResponderEliminarTalde lana nabaritzen da, BLOG BIKAINA NESKAK!!
Besterik gabe, nik ezarritako nota 9,5 Ekoa da.
Iker Cocho Pérez. EHU-ko ikaslea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultatean, 1E euskara.
Ebaluazio irizpideak jarraituz, Ongi egituratua dagoen blog bat ikus dezakegu, atal bakoitza ondo sailkatua dago eta modu erraz batean aurki dezakegu sailak. Informazioari dagokionez, ugaria eta aberatsa dela esan dezakaegu, eta honetarako hainbat baliabide erabili dituzte. Talde lana izan delaren aztarna garbiak daude, ideia guztiak elkarloturik agertzen bait dira. IKT aren inguruan, ezberdinak aurki ditzazkegu, adibidez: Argazkiak, bideoa. Ortografiaren inguruan oso zuzena dela esan dezakegu eta ez dago inolako zailtasunik ulertzeko. Nire nota: 8.75 da. Zorionak!!
ResponderEliminarAnder De Miguel, Euskara 1. taldea
Sekulako on ona egin dute. Erantzun beharreko edukiak era argi batean eta osotasunez erantzun dute. Informazioa aurkitzeko ez dut inongo arazorik eduki, primeran ordenaturik bait zegoen. IKT-ren erabilera ere primerakoa izan da, bideo, argazki,... ugari erabiltzean. Informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte eta euskararen erabilerari dagokionez, simplea eta egokia (informazioa errez ulertzea ahalbidetu duena) eta akats ortografikorik gabea zan dela uste dut. Talde lan oso ona!!
ResponderEliminarNire nota:9,5
Ander Borda, euskara taldeko 1E taldea