miércoles, 20 de noviembre de 2013

OIARTZUNGO PILOTALEKU BEREZIA: KONTZEJUPEKO FRONTOIA

         


  


 Blog honetan Oiartzungo kontzejupeko frontoiari buruz informazioa emango dugu. Pilotaleku honetan jokamolde ezberdinak jokatzen dira, blogean aipatuko ditugunak. Jokamolde hauetatik guk paleta teniseko pilotarena hautatu dugu, ondoren blogean garatuko duguna. Jokamolde honi buruzko informazioa lortzeko, hainbat pertsonekin kontaktatu dugu, elkarrizketa bat eginaz eta Oiartzungo txapelketa honi buruzko hainbat bideo grabatuz eta lortuz.

 Blogan zehar pilotalekuaren berezitasunak, egitura, arau orokorrak, eta bestelakoak erakutsiko dizkizuegu argazki, irudi eta bideoen laguntzaz. 

 Espero dugu zuen gustukoa izatea eta Oiartzungo pilotalekuari buruz eta paleta teniseko pilota jokamoldeari buruz jasotako informazioa baliagarria izatea.



OIARTZUNGO PLAZA




Egileak:
Izar Bedia, Leire Berzosa, Titay Calvo eta Ane Etxezarreta.




15 comentarios:

  1. Oiartzungo pilotaleku blog honek jarraitu beharreko pauso guztiak jarraitzen ditu, hau da, jokamoldearen egitura, joko ekintza eta joko testuingurua. Lehenik eta behin esan behar da, informazio iturriak zehaztuta daudela eta gainera kopuruari dagokionez asko dira. Orokorrean edukiek galderei erantzuten diote. Estekak erabiltzen dituztenez, informazioa aurkitzeko erraztasuna handia dago. Hizkuntzaren erabilerari eta ortografiari dagokionez ez dago kexarik. Azkenik, kolaborazio lana ere nabaria da, baina agian taldekideen argazkiak beharrezkoak dira.
    Jokamoldeen egituran alderdi guztiak agertzen dira eta gainera arlo bakoitza azaltzeko galderak agertzen dira erraztasuna emateko irakurleari zer irakurtzen ari den jakiteko. Berdina gertatzen da joko ekintzan eta joko testuinguruan eta gainera, kasu hauetan argazki asko eta bideo motz baina zehatzak erabiltzen dituzte ulergarriagoa izateko. Hala ere, agian, zenbait puntutan erantzunak luzeagoak egin beharko zituzten blog bikaina izateko.
    Orokorrean blog oso ona da eta hasiera batean bederatzi bat jarriko nieke, baina kontuan izanda, blog askok egin ez duten moduan, eskatutako informazio gehiago jarri egin dutela, nire ustez puntu positibo bat dena eta zerbait gora igo beharko luke haien nota. Beraz, azkeneko nota, 9,3 bat da.
    Mikel Zuriarrain, euskarazko taldea 2.E

    ResponderEliminar
  2. Oiartzungo pilotalekuari buruz hitz egiten digun blog honek, jarraitu beharreko pauso guztiak jarraitzzen ditu. Izan ere, irizpideetan eskatzen zen guztia ageri da. Hori gutxi balitz, esaktzen zen guztia jartzeaz gain, laukote honek informazio gehiago jarri dute gehigarri moduan. Bestetik edukiek galderei erantzuten diete eta aldi berean ez du ia akats ortografikorik. Kontuan izan beharreko veste gauza bat, erabili duten informazio iturri ugariak dira. Honetaz gain, hainbat eta hainbat irudi erabili dituzte azalpenak emateko, zenbait bideoez gain. Honelako gauzek, besteekin batera blog oso konpletu osatzen dute.
    Beraz, esandakoa kontuan izanik, nire nota:9,5
    Javier Goitia Omaetxebarria EHU-ko 1E-ko ikaslea.

    ResponderEliminar
  3. Bloga fisikoki oso erakargarria iruditu zait lehenengo begibista emandakoan eta irakurri eta gero iritzia ez dut aldatu. Hiru informazio iturri behintzat erabili dituzte, hala nola, elkarrizketa, bisita eta eskuratutako dokumentuak. Esteka desberdinen bidez informazioa gaineratu dute, eta edukiak ondo garatu dituzte. Informazio eta komunikazio teknologia desberdinak erabili dituzte, bideoak eta ordenagailu bidez egindako grafikoak adibidez.Bloga ondo ordenaturik dago, erraz aurkitzen dira irizpideak. Talde lana izan denaren ebidentziak daude, nahiz eta argazki eta bideoetan haiek ez diren agertzen. Hizkuntza zuzena da, ortografia akats gutxi dituztelarik.
    Jokamoldearen egiturari dagokionez, egokia dela iruditzen zait: joko mota eta duelu edo norgehiagoka mota zehazten dira, instalazioaren ezaugarriak ikus daitezke, erabiltzen den materiala ere zehaztuta agertzen da etab. Hauek ulertzen errazteko bideo eta argazki ugari jarri dituzte, oso lagungarriak iruditu zaizkidanak.
    Joko ekintzaren deskribapena ere oso egokia da: sakea nork egiten duen, jokalarien ohiko kokapena, kolperik eta jokaldirik ezagunenak eta ohikoenak agertzen dira.
    Joko testuinguruari buruz ere informazio aberazgarria bildu dute. Parte hartzaile mota agertzen da, pilotalekuaren kokapena eta irisgarritasuna ere, zehaztasunekin gainera Noiz jokatu egiten den ere zehaztu egin dute, eguraldiaren arabera ere zehaztuz.

    Hau guztiagatik nire blogaren kalifikazio pertsonala 9,2 da.
    Irune Txarola Escudero, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fientzietako fakultateko ikaslea, 1.mailako euskarazko 1. taldekoa.

    ResponderEliminar
  4. Bloga ikusterakoan izan dudan inpresioa oso atsegina izan da, eta irakurri ondoren, lortutako bideo eta argazkiak apartak iruditu zaizkit. Bertan, pilotalekuaren berezitasunak, egitura, jokaldi bereziak... primeran azalduta daudelako. Bibliografian ageri den bezala, hiru informazio iturri erabili dituzte bloga egiteko. ITK baliabide ugari erabili dituzte. Gorago esan bezala, oso gustukoak izan ditut primeran ulertzen direlako eta informazio ugari ahalbidetzen dutelako. Talde lana izan dela garbi dago, nahiz eta argazkietan eta bideotan ez agertu. Edukiak, ordenaturik daude eta ez dago arazorik atal ezberdinak aurkitzeko. Zerbait ondo ulertu ez bada azaltzerako orduan, argazkietan edo bideotan primeran agertzen da. Erabilitako hizkuntza oso ona da, ortografia bezala. Lortu dituzten argazki eta bideon bidez, informazioa aberatsagoa bihurtzen du, aldi berean osotasuna emanez lan guztiari.
    KAILIFIKAZIOA:9,3
    Beñat Ezkerra Zudaire, EHUko euskarazko ikaslea

    ResponderEliminar
  5. Oiartzungo pilotalekulo blog hau oso interesgarria irusçditu zait eskaintzen duen informazio guztiagatik. Hasteko, oso garrantzitsua da jasotzen den lehenengo inpresioa eta blog hau oso erakargarria dela aitortu behar dut.
    Erablilitako IKT-ak ugariak dira(bideoak, argazkiak) eta horrek ere aberasgarriagoa egiten du bloga. Blogaren txukuntasunari erreparatuz gero, ez dago ezer esan beharrik, dena argi eta garbi azalduta dago eta oso txukun. Azlapenak ongi emanda daude, ez dago zailtasunik bloga ulertzeko eta ortografia akatsak ere ez dira ageri.

    Blogaren edukiei daokienez, edukiak bikainak dira. Joko ekintzak azaltzerako orduan banaka edo binaka jokatzen denean jokalariak nola kokatzen diren azaltzeko irudiak erabiltzen dituzte argiago ikusteko.

    Talde lana denik ez da garbi ikusten ez baitao horren adierazgarririk, hala ere lan bikaina egin duzue.

    KALIFIKAZIOA: 9.5

    Malen Ruiz de Azua, euskarako 2.taldeko ikaslea.

    ResponderEliminar
  6. Oiartzungo pilotalekuari buruzko blogaren ebaluazio irizpideei dagokienez, informazio iturri anitz erabili dituzte eta edukiak oso ondo garatuak daude. Argazkiak, bideoak eta elkarrizketak oso lagungarriak dira eta askoz erakargarriagoa egiten dute. Gainera, informazio gehigarria sartu dute.
    Honetaz gain, informazioa aurkitzeko erraztasuna dago, oso ongi banatuta baitago. Taldekide guztiak parte hartu dutela ikusten da eta hizkuntzaren inguruan ere ondo idatzita dago, akatsik gabe eta ulertzeko moduan.
    Nota: 9,25
    Amaia Ganboa 1.maila euskarazko taldea

    ResponderEliminar
  7. AUPA NIRE NESKAK! zelako bloga egin duzuen! asko gustatu zait. Lehenik eta behin esan behar dut ebaluazio irizpideei jarraitu dutela argi eta garbi., hau da, informazio iturri anitzak erabili dituzte hala nola dokumentuak, bisita, elkarrizketak.. edukiaren aldetik oso ondo garatuta daude. Bloga modu txukun eta ordenatu batean dago eginda, hizkuntzaren aldetik modu erraz batean dago idatzita. Aipatu behar dut ortografia akatsik ez dagoela. Informazio gehiegarria jarri dute eta hori erakusten du nola blog honen atzetik lan handia egin dutela . Beraz neskak nire nota 9.5 da

    ResponderEliminar
  8. Lehink eta behin blogaren formatua guztatu zait baina agian informazioa beste era batera adieraztea hobeto ikusiko nuke. Adibidez bideoentzako ez nuke beste horrialde bat sortuko azaldutako informazioa eta gero adieraziko nuke. Horretaz aparte asko guztatu zait zuen originaltasuna eta imaginazioa. Informazio iturri asko eta oso fidagarriak daudela uste dut eta edukien galderari erantzuten diozue.Ikt egokiak eta informazioa aurkitzeko hazierako proposatuko nizuke.Kolaborazioan egin dutela uste dut eta euskera egokia eta ortografia akatsik gabe erabili dute.Edukiak guztiak azaldu dutela esango nuke bideoak gainera asko laguntzen dute.
    Zorionak eta beraz nire nota :9 dela uste dut.

    ResponderEliminar
  9. Orokorrean lan bikaina. Informazioa eta edukiak ongi banatutak, ongi zehaztutak eta idazkera garbi batean eta akatsik gabekoa. Informazio iturri nahikotxo erabili dituzte eta fidagarriak dirudite, pilotalekuarekin erlazionatuta dagoen jendea elkarrizketatu dutelako. Teknologia berriei erabilera asko eman diete, argazki ugari jarriz eta eta txapelketa mota bakoitzeko bideo bat eskegitzen.
    Azken nota: 9.5
    Julen Garcia Pedron 1.maila, 1.E

    ResponderEliminar
  10. Blog hau ebaluatzeko arrazoia kontzejupe bat izatea izan da, izan ere, nire taldeak egin duen bloga ere udaletxe azpiko pilotaleku bat da.
    Hasteko, blog honetan murgildu orduko begietan sartzen dela esan beharra dago. Ongi antolatua dago eta informazioa erraz aurkitzen da, sarrerako bideoa erakargarriagoa egitea bultzatzen duelarik. Atal asko jorratu dituzte eta bertan azaltzen diren bideo eta argazki ugariek esandako atal bakoitza hobeto ulertzea ekartzen dute. Edukiek argi eta garbi galderei erantzuten diete eta IKT kopurua esan bezala nabarmena da. Gainera bideoak moldatuak daude eta honek atentzio handiagoa jartzea bultzatzen du. Hizkuntzari dagokionez, ez dago akats ortografiko larririk ikusten eta oso erraz ulertzen da esandako guztia.

    Jokamoldearen egiturari erreparatuz, informazio ugari eta argia ikusten da, oso garbi geratzen da frontoi honek dituen berezitasun guztiak eta bertan jokatzen diren jokamoldeetan erabiltzen diren materialak. Joko ekintzan, sakea eta errestoaren posizioa zehazten dute eta pilotaleku honetako jokaldirik esanguratsuenak aipatzen dituzte bideoak lagungarri. Testuinguruan pilotaleku honetan jokatzen duten pertsonen profila argi agertzen da, baita non kokatuta dagoen eta egiten diren txapelketak ere. Hala ere, bainaren bat jarriz, pilotaleku honetan historian zehar jokatu diren desafioen azalpenak faltan botatzen ditut, baita historia piskat ere.

    Beraz, hau guztia esanda, talde hau zoriontzea besterik ez da geratzen. Nire kalifikazioa 9.25.

    Jon Manuel Vega, EHUko Jarduera Fisikoen eta Kirol Zientzien Graduko 1.mailako euskarazko 2E taldeko ikaslea

    ResponderEliminar
  11. Hasieratik gustatu zait blogaren itxura txukuna eta argia. Ebaluazio irizpideetan oinarrituz, informazio iturriei eta hauen kopuruari erreparatuz oso aberatsa dela iruditzen zait. Bibliografian ikus daitekeen moduan, informazioa jatorri jakitunetatik bildua izan da, eta informazioen edukietan nabari da hori. Gainera, ez dago testu luzeez egituratua bloga, guztia galdera eta erantzunen bidez moldatua dago nahiko labur, gehiegizko luzapenik gabe eta oso erraz eta argi ulertzeko aukera ematen du horrek informazio zehatza aurkitzeko ere mesedegarriagoa bilakatuz.
    IKT ezberdinei begira, hainbat bideo eta argazki zintzilikatu dituzte, beraz, oso ongi alde hontatik ere, gainera argazkiak zein bideoak editatuta eta oso ongi detailatuta daudenez, oraindik ere argiago ikusi eta ulertzea ahalbideratzen du, dena den, faltan botatzen dut bideo edo argazkiren bat non taldekide guztien kolaborazioa nabarmentzen dela ikusten den bisualki talde lana izan dela justifikatuz nahiz eta bibliografian jarri duten egileak zeintzuk diren eta bakoitzak zer egin duen.
    Hizkuntza aberastasunari eta idatziari dagokionez ez dut inongo arazorik ikusten, guztia argi eta garbi dagoelakoan nago, baita ortografia aldetik ere.
    Orokorrean, asko gustatu zait zuen bloga eta lan txukuna egin duzuelakoan nago. Zorionak!
    KALIFIKAZIOA: 9,5
    Ainara Manterola Ikutza, EHUko ikaslea, Jarduera Fisikoen eta Kirol Zientzien Gradua 1.mailako euskarazko 2E taldea

    ResponderEliminar
  12. Ebaluazio irizpideak kontuan hartuta, blog hau oso ondo dago, bikain ez esateagatik. Hasteko, argi eta garbi erantzuten dio proposatuko galderei horretarako informazio iturri zehatzak eta fidagarriak lortu izan dituzte, erreza ez den gauza bat. Gainera, IKT-en erabilera nabaria da bideokin, argazkiekin etabar, informazioa ondo azalduta eta antolatuta adierazten da, eta honek oso blog ulergarria egiten du. Joko-ekintza ondo azalduta dago ere, baina nire ustez jokaldi tipikoak azaltzeko hobe izango litzateke bideo bat ipintzea, hitzekin bakarrikj ez delako oso ondo ulertzen. Hala eta guztiz ere oso ondo idatzita dago, hizkuntza maila oso altua erabili dute, horretarako nabaria da talde lana eso oso ona izan dela, ortografia akatzik gabe. Beraz, hasieran esan dudan bezala, oso blog ona eta konpletoa dela esango nuke.

    Nire nota: 9,3
    Nicolás Bezanilla Iriarte, EHUko 1. mailako 1E taldeko ikaslea.

    ResponderEliminar
  13. Blog hau ebaluatzerakoen esan behar dago bere ikusgarritasunak bultzatu nauela. Lana antolamendu aldetik oso ongi dago, informazioa garbia eta ugaria da. Informazio iturriak fidagarriak dira eta informazio baliagarria ematen dute. Edukiek galderei erantzuteaz gain ataletan ordenaturik banatuta egoteak, informazioa bilatzeko erraztasuna ematen du beraz oso ongi. IKT kopurua eta motak ere oso ongi daude antolaturik. Azkenik hizkuntzaren aberastasuna eta akats ortografikoei dagokienez ez dut aparteko hutsik aurkitu, beraz ondo dagoela esango nuke; hutsuneren bat aurkitzekotan historia pixkat gehiagoren falta aipatuko nuke baina hala ere lana bikaina da. Talde lana izan da dudarik gabe, kolaborazio lan on bat oinarri harturik.
    Joko ekintza, egitura eta testuingurua ere oso ongi daude eta alde hortatik ere oso ongi dago josia.
    Bukatze aldera, pertsonalki lana ezin dela asko hobetu esan behar dut, aipatu dudan baina horixe aparte; beraz zorionak eta nire kalifikazioa 9,5 da.
    Ibai Mendibe Garrogerrikaetxebarria, EHUko Jarduera Fisikoen eta Kirol Zientzien Graduko 1.mailako 2Euskara taldeko ikaslea.

    ResponderEliminar
  14. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  15. Blog hau ebaluatzera bultzatu nauena bere itxura eta garbitasuna izan da. Informazioa era ordenatuan jorratu dute, euskara aberatsarekin eta ortografia akatsik gabe. Beste alde batetik, informazio ugari aurkeztu da, argazki eta bideo ugariekin konbinatuz. Pilotalekuaren deskribapena zehatza eta argia da, jokamolde eta testuingurua bezala. IKT ugari erabili dituztela dirudi ere, baita talde osoak burutu duela lana ere.
    Konklusioan, oso lana ona. Nire kalifikazioa: 9,5
    Andoni Hernandez 1.mailako 2.E taldekoa

    ResponderEliminar