a.Sakea normalean
zeinek egiten du? Aurrelariak edo atzelariak?
- Banaka: pertsona bakar bat denez jokatzen ari dena, pertsona bera sakatzailea da.
- Binaka:
normalean atzelariak egiten du. Izan ere, aurrelariak sakatuz gero, beste aurrelari aurkariak hartu dezake eta aurrelari
sakatzaileari lekua hartzeko denborarik ez eman, horregatik ateratzen du
atzelariak. Baina lehengo urtean aurrelariak ateratzen hasi ziren.
b.Sake-errestoan
zeintzuk dira sakatzaileak eta errestoen kokapena?
- Errestoan:
· Aurrelaria: ate inguruan kokatzen da gutxi
gora-behera. Airez jotzeko.
· Atzelariak: errebotearen erdialdean. Zabaleko eta
txokoko pilotak errestatzeko.
- Sakean:
· Banaka: azkenaldian txokotik ateratzen hasi
dira. Aurkaria desplazatzeko eta leku gehiago hartu behar izateko.
· Binaka: normalean eskuinetik, hau da, zabaletik
txokora.
Banaka:
Norberaren edo aurkariaren araberakoa da:
(S=sakatzailea,E=errestokoa)
(S=sakatzailea,E=errestokoa)
- S: Zabaletik.
- S: Txokotik (ezker horma).
- S: Txokotik, E: ziurgabetasuna. Aurkariak ez daki non jarri errestatzeko ze txokotik ateratzean, zabalera eta txokora botatzeko aukera sortzen da. Normalean (zabaletik ateratzean), jokatzen denean txokoan itxoiten zaio errestoari.
Binaka:
c. Jokamolde honetan eta kontuan hartuta instalazio hau zeintzuk dira kolpe ezagunenak eta erabilienak?
- Tantoa
bukatzeko: batetik, bi pareta, horretarako, goitik harrapatu eta orraztea eta bestetik ordea, dejada bat.
- Atzera
botatzeko: pilotariak pala norabide zuzenean ematen dio.
- Airez:
jokoa azkartzeko.
- Errebesa: kolpe mota posible bat da. Ezker hormatik doazen pilotak kolpatzeko errekurtso bat izan daiteke eta bi eskuekin edo ezker eskuarekin egin daiteke.
d. Zeintzuk dira jokaldi ohikoenak/berezienak?
- Sakean: ezker hormara jaurtitzea.
- Errestoan: ezker hormara edo frontiseko irtengunera botatzea da
ohikoena.
- Elkartrukean:
· Pilota atzera angelu txikiarekin botatzea, arerioak
errebotearen eta pilotaren artean, kolpatzeko lekurik ez izateko.
· Pilota frontisean oso gora bota, ondoren sabaian
jotzeko eta norabidea aldatzeko (adb.: aurrera joan dadin)
· Atzetik, bi pareta altua egin, zabaleko marrara
punpa ahalik eta gehien hurbiltzeko eta arkupetik pilota ateratzea lortzeko.
· Jokoa bizkortzeko, airez edo punpa lasterra egin
liteke.
· Leihoak
bilatzen saiatu, pilotaren norabidea aldatzen delako.
· Eskuineko horma jo, frontisa ondoren jo dezan eta ezker hormako atean jotzeko.
· Eskuineko horma jo, frontisa ondoren jo dezan eta ezker hormako atean jotzeko.
HONA HEMEN SAKEA, ERRESTOA ETA ELKARTRUKEA AZALTZEKO BIDEO BAT:
ETA HEMEN INSTALAZIO HONI ESKER SORTZEN DIREN JOKALDI BEREZIAK:
No hay comentarios:
Publicar un comentario