JOKAMOLDEAREN EGITURA

a. Paleta tenisean jokoa zuzena edo ez zuzena da? Zergatik?

Joko ez zuzena da paretaren aurka jokatzen aritzen direlako, hau da, aurkariak pilota jo baino lehen pareta jo behar duelako.
 
b. Dueluak edo norgehiagokak ze motatakoak izaten dira? Eta gizonezko eta emakumezkoen artean ezberdintasunik ba ahal dago?

Pilotaleku honetan, 1:1 eta 2:2-ren aurka jokatzen dute. Ez dago emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasunik, baina bi txapelketa ezberdin egiten dira, bat neskentzako eta bestea mutilentzako. Arauak berdinak dira, gainera kasu batzuk egon dira bikote mixtoak parte hartu izan dutela, kasu horretan, mutilen txapelketan parte hartzen dute.

c. Ze nolako instalazio mota da eta zeintzuk dira honek dituen ezaugarriak?

- Udaletxe azpia (kontzejupea).
- Ez zen frontoi bat bezala diseinatu baina jokoa instalazio hartara moldatu da.
- Frontoi motz bat baino motzagoa eta txikiagoa (luzeran, zabaleran, altueran).
- Sabaiak goiko sarerik gabea. Habeak (viga) ditu eta bertan pilotak jo dezake.
- Errebotea ez da laua, leiho eta ate moduko bi zulo ditu.
- Kontra kantxan zutabeak daude.
- Ezaugarri guzti horiek irregularrak dira.
 
Eta instalazioaren ezaugarri berezienak:

- Leihoak eta ateak (ezker horman): pilotak bertan eman dezake norabidea aldatuz. Eman ondoren kantxan sartuz gero ona izango da baina, leihoan joz gero, frontisera iristen ez bada, txarra izango da.
- Errebotea: paretan errebota dezake edo ez, erreboteko zulo horietara badoa, beraz, pilota lehenago jo beharko da.
           - Zutabeak (kontra kantxan): pilotak bertan jo dezake eta ondoren bueltatu daiteke edo lehenago jo. Hauek bi burdin dituzte eta jokoan eragina du.



       
Ezaugarri irregular guzti hauez gain, frontoi osoan zehar, horman irtengune nabari bat dago frontoia inguratzen duena, eta pilotaren norabidea alda dezakeena.



- Neurriak:
· Luzera: 21 metro, sei lauki (lauki bakoitzak 3,5 metro) eta puska bat. 
· Zabalera: 7 metro.
· Altuera: 8 metro gutxi gora-behera.




d. Ze tresna eta pilota mota erabiltzen dira paleta tenisean? Zergatik eta ze ezaugarrik dituzte? Eta ze nolako erlazioa dauka pilotariak pilotarekin?

- Tresna ohikoenak (jokalariaren aukeran):

                      · Paleta trinkoa (gomazko paleta): normala errefortzatua arambillet edo euskalduna izan daitekeena. 
                      · Trinketeko pala: goitik behera marrak dituena, eta helduleku arinagoa batzuk eta errefortzatua beste batzuk.

                      · Pala zabala (pala argentinarra): paleta trinkoa baino pisu gutxiago du eta meheagoa eta zabalagoa da.
                      · Pala luzea, pala motza eta larruzko paletak: onartuak baina ez gomendagarriak, kirolariaren kontra egiten baitute (pisuarengatik adibidez)
          
- Teniseko pilota normal bat. Antolatzaileek pilota jakin bat jartzen dute.
- Padeleko pilotarekin frogak egin zituzten biziagoa izango zelakoan baina azkenean teniseko pilotarekin geratu ziren.


      Jokalariek pilotarekin erlazionatzeko dituzten moduak:

- Jokalariaren mailaren araberakoa izaten da normalean:
· Atzera botatzeko: zuzenean jotzen dute.
· Bi pareta egiteko: pilota orrazten dute, batzuk goitik eta beste batzuk behetik dejadak egiteko.
· Kolpaketa ezberdinak (adib.): irungo trinketean paleta argentinarrarekin dabiltzan jokalariek, Oiartzungo kontzejupera  etortzean, zuzenean jo ordez, kolpe guztiak orrazteko ohitura dute. 
 
e. Sakea nondik ateratzen da? Botekin edo bote gabe egiten da? Eta sakea eremu- zehatz batean sartu egin behar al da? Horrela izanez gero zeintzuk dira falta eta pasa marrak?
Zenbat aukera daude sakatzerakoan pasa edo falta egitean? Gizonezko eta emakumezkoen artean ezberdintasunik ba ahal dago?
     
SAKEA
- Banakako kasuan:

♦ 4. zenbakia baino lehen egin behar da BOTEA.
♦ 3.zenbakia FALTA marra da.
5.zenbakia LUZE marra da.

*Sakea egiterakoan:
- FALTA marra ez bada gainditzen, ez dago beste aukerarik, zuzenean tantoa aurkariarentzako da.
- LUZE marra gaindituz gero, beste aukera bat dago sakea burutzeko.

- Binaka kasuan:

4. zenbakia baino lehen egin behar da BOTEA.
3.zenbakia FALTA marra da.
♦ LUZE marrarik ez dago, librea da.

*Sakea egiterakoan:
- FALTA marra ez bada gainditzen, ez dago beste aukerarik, zuzenean tantoa aurkariarentzako da.
- LUZE marra ez dagoenez, sakea berriz burutzeko ez dago aukerarik.
              


Honez gain, banakako kasuan, 4.zenbakitik sakea izan arren atzeragotik ateratzen duten pilotariak badaude, 5.zenbakitik hain zuzen ere, 4.zenbakian frontisetik oso gertu zaudenez sakea gaizki egin ezkero salduta geratzen zarelako eta besteak ondo errestatuz gero pilota gainetik pasa daitekeelako.
 
             - Gizon eta emakumeen artean ez dago ezberdintasunik, sakearen eremua barne.


f. Tantoa galdu eta irabazteko ze modu daude?

              - Galdu: 
                         · 2. botea baino lehen jotzen ez bazaio. 
                         · Ezker hormako lehenengo eta hirugarren leihoetan pilota geratuz gero.
                         · Zutabeetan dauden bi burdin zati horietan emanez gero.

                    

                                         
- Irabazi: besteak pilota ez jotzea lortzen bada. Kontzejupean leihoak, sabaia (teilatua), zutabeak eta ateak daude eta pilotak horietako batean jota ere kantxa barruan pilota eroriz gero, ona izango da baina ez da tanto zuzena izango.

 - Datu bat: pasakako araudian zehazten da publikoko partidua jarraitzen ari ez den bati pilotak berari jo eta kantxa barruan sartuz gero jokoa jarraitu beharko dela eta hori paleta tenisean ere aplikatzen dute baina publikoko horrek nahita pilotari emanez gero ez zen jokoa jarraituko, tantoa galdu edo errepikatu egingo litzateke.

g. Zenbatera jokatu ohi da? Markagailua denborarekin erlazioa izan dezake?

- 30 tantotara, (banaka, binaka eta neskak edo mutilak).
- Markagailua denborarekin ez dator bat.
- Datu bat: garai batean binaka, pasarik gabe jokatzen zen, jokalariek maila altua lortu zutenez partidak oso luzeak izaten ziren, ondorioz, pasa jartzea erabaki zuten.









No hay comentarios:

Publicar un comentario