miércoles, 20 de noviembre de 2013

OIARTZUNGO PILOTALEKU BEREZIA: KONTZEJUPEKO FRONTOIA

         


  


 Blog honetan Oiartzungo kontzejupeko frontoiari buruz informazioa emango dugu. Pilotaleku honetan jokamolde ezberdinak jokatzen dira, blogean aipatuko ditugunak. Jokamolde hauetatik guk paleta teniseko pilotarena hautatu dugu, ondoren blogean garatuko duguna. Jokamolde honi buruzko informazioa lortzeko, hainbat pertsonekin kontaktatu dugu, elkarrizketa bat eginaz eta Oiartzungo txapelketa honi buruzko hainbat bideo grabatuz eta lortuz.

 Blogan zehar pilotalekuaren berezitasunak, egitura, arau orokorrak, eta bestelakoak erakutsiko dizkizuegu argazki, irudi eta bideoen laguntzaz. 

 Espero dugu zuen gustukoa izatea eta Oiartzungo pilotalekuari buruz eta paleta teniseko pilota jokamoldeari buruz jasotako informazioa baliagarria izatea.



OIARTZUNGO PLAZA




Egileak:
Izar Bedia, Leire Berzosa, Titay Calvo eta Ane Etxezarreta.